XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ulertzen da zergatik.

Asko dira, ordea, zozketazko sistema hobesten dutenak (% 37,4).

Eta ez arrazoirik gabe.

3.2.6. Entzulegoaren bertso-ezagutzapena

Ba al dakite entzuleek bertsoa zer den?
Askok bai
Dexentek bai
Gutxik
Oso Gutxik
Eskualdeen arabera
Denetarik
Besterik
GUZTIRA.

Kasu: galdera honek ez du entzulegoaren bertso-ezagutzapena ezagutu eta neurtu nahi.

Baizik eta bertsolariak nola sentitzen duen publikoaren feedback edo erantzuna.

Jendaurreko bertso-saioan, teatroan bezala, ikusle-entzulegoa solaskide ere bada.

Zertan esanik ez: horretarako, bertsoa ezagutu, ulertu, bizi egin behar da.

Alferrik da, bestela.

Entzulerik gabe ez dela bertsorik, esan dezakegu, irakurlerik gabe ez dela libururik esan ohi den zentzuan.

Nola baloratzen du, bada, plazaz plaza dabilen bertsolariak publikoaren erantzuna?.

Bertsolari gehienentzat (% 69) entzulegoak dexente edo gehiago ezagutzen du bertsoa zer den.

Optimismo honekin ez dago ados ia lauetatik bat (% 24,4): hauentzat jendeak gutxi edo oso gutxi ezagutzen du bertsoa.

Araba / Bilbo Handi inguruan (% 50) eta Nafarroan (% 62,5) eritzi honetakoak dira (Ik. 1.24.); agian norberaren eskarmentuaren isladapen.

Zifrak aparte, bistan da batek baino gehiagok oharterazten duenez faktore asko eduki behar dela kontutan: adina, giroa, herria...